XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zaude, trankil! Lasai, lankide jauna! Denok ezagutzen dugu Jantsch txikia! Zergatik haserratu behar dugu guztiok horrengatik?.

Pentsa liteke, hitz horiek esatearekin batera, Klingsor jaunak bi edo hiru aldiz hatzez kriskitin egin zuela, baina era guztiz berezian... eta orduan inork esperoko ez zuen zerbait gertatu zen.

Ez zitzaion, ordea, Jantsch txikiari gertatu, ez!.

Effenberger jaunari berari gertatu zitzaion.

Bapatean, guztiz aldaturik geratu zen.

Amorru guztia joan eta aurpegiko kolore urdina galdu zitzaion, aurpegi ilun hura argituz... eta une batetik bestera izugarrizko algarak botatzen hasi zen.

- Jajajajaaa! Barrez lehertu beharrean zeukan zintzilik lepotik Jantsch txikia, untxi bat balitz bezala.

- Polita, benetan polita, maitea!.

Jajajajaaa! Ederra zaude! Komeriante ona zaude egina zu!.

Jantsch txikia harrituta zegoen.

Pentsa zein harrituta egongo zen, bere bromak eta dena azhatu zituen-eta.

- Eta orain... Efferenberger jaunak zutik jarri, eta ipurdiko bero bat eman zion.

Akabo komeriak! Joan segituan gure gelara!.

Eta Klingsorren aztikeriak iraun egin zuen.

Handik aurrera Jantsch txikiak izatea zeukan nahi zuen bezain gaiztoa, lotsagaldua eta barrabasa: ez zuen inolaz ere haserratuko Effenberger jauna.

Egin zezakeen nahi zuena, Effenberger jaunak irribarre bat egingo zuen, baina Jantsch txikiak ez zuen sekula bere onetik aterako.

- Ezinezkoa da hori! pentsatzen zuen berekiko Jantsch txikiak.